Anbulantziak greban
| |

Anbulantzien gatazka

Euskadiko garraio sanitarioaren sektoreko gatazka konpontzetik urrun dago. Hitzarmen berriaren negoziazio kolektiboaren bi urteren ondoren, arazoa konpontzetik urrun dagoela dirudi.

Larrialdien sektoreko langileen %90ek eta asistentziarik gabeko garraio-zerbitzuaren %100ek azpikontratatutako enpresentzat egiten dute lan. Zerbitzua prekarizatzen duten enpresek, ibilgailuen mantentze-lanen, materialen erosketaren eta hauen berritzearen, eta kontratazioen kostuak aurreztuz. Horrek ezbehar larriak ekarri dizkie bai langileei bai erabiltzaileei, eta sindikatuek salatu egin dituzte. Enpresentzat ondoriorik eza, ezta Eusko Jaularitzako, ezta zigorrik ere.

Eusko legebiltzarraren aurrean
Protesta Eusko Legebiltzarraren aurrean. Eitb.eus

Ohikoak dira langile faltagatik erabilgarri ez dauden anbulantziak, egoera txarrean dauden gurpilak, pasatu gabeko IATak, erabilgarritasuna gehiegi luzatzen zaien balazta-pastilla gastatuak, konpondu gabe dauden lekualdaketak egiteko aulki hautsiak, etab. Osakidetzak, esleipen-kontratuaren ikuskatzaileak, badaki arazoa zein den. Izan ere, akats horiek eragindako trafiko-istripuren baten berri izan du, eta laguntza tekniko faltak eragindako langileen baja mediko ugarien berri ere bai. Baina denak berdin jarraitzen du.


Pazienteak etxera igotzeko erabiltzen den aulkietako baten egoera
Pazienteak etxera igotzeko erabiltzen den aulkietako baten egoera
Ibilgailu batzuen pneumatikoen egoeraren adibidea.
Ibilgailu batzuen pneumatikoen egoeraren adibidea.

Egoera jasanezin horri gehitu behar zaio azpikontratatutako langileek langile publikoek baino 120 ordu gehiago lan egiten dutela urtean, eta soldata-arrakala, erizaintzaren kasuan, hileko 800 €-tik gorakoa dela. Horrez gain, azpikontratatutako langileen etengabeko prestakuntza ez da nahikoa betetzen duten lanerako, eta eskaera hori ere ez dute betetzen enpresek.

Erreklamazio horiek guztiak Eusko Jaurlaritzak kontratuaren esleipena % 30 handitu zuenean etorri ziren, hitzarmen kolektiboaren negoziazioari eta kostuen igoerari aurre egiteko (EH Bilduk egindako galderaren Legebiltzarreko aktan jasotzen denez). Hori gutxi balitz, 2023ko ekitaldian Paueko kooperatibistei kontuak azaltzeko aktan adierazten denez, enpresak “kapitala indartu” du Euskal Autonomia Erkidegoko kontratuekin, eta horri esker “etekin handiagoak banatu ditu eta Katalunian kontratu berriei kaudimen handiagoarekin aurre egin ahal izan die”.

anbulantzia borrokan
Twitter. ELA Gasteiz

Hala eta guztiz ere, hitzarmen berria negoziatzeko dirurik ez dagoela esaten jarraitzen du patronalak, Eusko Jaurlaritzak diru gehiago eman ezean. 34 bilera-akta guztietan jasotzen da hori. Horrek azpikontratazioaren arloko jardunbide egokien printzipio oro urratzen du: Eusko Jaurlaritza bada prezioen igoerari eta hitzarmenaren negoziazioari aurre egiteko kostua handitu behar duena, zein da azpikontratatutako enpresak bere gain hartzen duen arriskua? Eusko Jaurlaritzak azpikontratatzen al du zerbitzua soilik lan-esplotazioa areagotzeko eta bere araudia urratzeko?

anbulantzia pribazitatua
Anbulantzia pribazitatua

Arazo politikoez eta, herritar moduan, diru publikoaren kudeaketa txarrarengatik dagoen haserreaz gain, zerbitzuko langileek gatazka horri amaiera besterik ez diote eman nahi, eta beraien profesionaltasuna modu egokian saritua izatea nahi dute. Alde batetik, bermatu behar zaie segurtasun-baldintzetan lan egin ahal izango dutela, material egokiekin eta pazienteak artatzeko behar dituzten langile guztiekin. Eta, bestetik, egiten duten lanaren araberako atsedena eta soldata. Lan berdina, soldata berdina, atseden berdina, Eusko Jaurlaritzatik gertu dauden kooperatiben behar ekonomikoak alde batera utzita.

Similar Posts