| |

Fast-food Osasungintza

Aurreko egunean lehendakarigai bati entzun genion esaten “Lehen Mailako Arretan itxaronaldia 48 ordura jaisteko konpromisoa hartzen zuela, edo egun berera, premiazkoa bazen”.

guztion osasuna arriskuan
Lehen Arreta Arnasberritzen. 2019.

Ez zuen plantillak behar bezala dimentsionatzeaz hitz egin, ezta lan-baldintzak hobetzeaz ere. Era berean, ez zuen aipatu oporraldietako medikuen errefortzuez, bajak ordezkatzeaz edo kontziliazioa hobetzeaz, profesionalek eskatzen duten bezala. Ez zuen beharrezkoa dena lehenesteaz edo inbertitzeaz hitz egin. Ezta gaixotasunaren prebentzioaz edo osasunaren sustapenaz ere.

“Luzetarako hartatzea” edo “kalitate-denborak” aurreko mendeko kontzeptuetarako izan beharko lukete. Haientzako irisgarritasuna norbaitek artatzea da, norbait hori edonor dela ere eta edonon dela ere.


Glovoko Rider bat. Reuters. Argazki aldatua

Glovoko Rider bat. Reuters. Argazki aldatua

Osakidetzarako «Fast-Food» arreta-eredua eskaintzen zaigu. Janariaz ari garenean gertatzen den bezala, kalitate eskaseko zerbitzua da, langile prekarioek azkar prestatzen dutena, automatikoki prozesatzen dena, denborarik gabe eta gure osasunerako arriskutsua dena. Dena azpiegitura bikainetan bilduta, jasangarria eta ekologikoa. “Zabor-osasuna”.

Osasun pribatuko enpresek aspalditik eskaintzen dituzte horrelako zerbitzuak beren arreta azkarreko eta despertsonalizatuko ereduan, app-en bitartez. Osasun-zerbitzu merkeak (oraingoz) eskaintzen dituen negozio-nitxo garrantzitsu bat dago, baina oso errentagarria da bezeroak fideltzea lortzen badute jende desilusionatuaren, nekatuaren edo nazkatuaren artean.

arreta azkarra

Publizitate-bannerra. Diario de Noticias de Álava. 2024/03/16

Ez dugu tranpan erori behar.

Izangai jauna: pazienteak garenez, ez dugu berehalakotasunik eskatzen. Ez zaigu berdin nork artatzen gaituen, ezta non artatzen gaituzten ere.

Osakidetzak “Goi mailako sukaldaritzako” lehen mailako arreta izan beharko luke, langile baloratuekin eta trebatuekin, lana presarik gabe egingo dutenak, behar den denboran eta unean. Balio duenari balioa emango dion osasuna.


kalitatezko sukaldaritza

Kalitatezko sukaldaritza

Erabiltzaileok nahi duguna da gure seme-alaben pediatrak haurtzaro osoan zehar eta euskaraz artatzea eta gure familiako medikuak gu ezagutzea eta gu artatzeko denbora eta baliabideak izatea. Ez dugu ospitale bat zapaldu nahi behar-beharrezkoa ez bada. Eskura ditugun baliabideak zentzuz erabili nahi ditugu, eta hori modu egokian planifikatzen duen kudeaketa batekin bakarrik lortzen da.

Hori bai da kalitatezko osasungintza.

Eman nahi zenigutena txatar-osasungintza da.

Similar Posts