Pandemia. Esku onetan, ezta?
Imajinatu ospitale bateko larrialdietan zaudela eta guardiako zirujauak esan dizu peritonitisa duzula eta lehenbailehen egin behar da ebakuntza. Demagun: kirofanora sartzean, ez duzula ikusten artatu zaituen zirujauak, eta beste mediku bat ikusten duzula ebakuntza egiteko prestatua. “Zuk operatuko nauzu?” galdetzen diozu. Medikuak baietz erantzun dizu. Kezkatuta, berriro galdetzen diozu: “baina nor zara zu?”. Medikua, lasai eta handikeriaz erantzuten dizu: “ospitaleko gerentea naiz, mediku ta zirujau guztien burua”. Seguru zuk eta zentzuzko edozein pertsonak ebakuntza-gelatik ihes egitea pentsatuko luke, baldin eta loturak eta anestesia-aurrekoak ez badizu eragozten. Horrelako zerbait gertatu da pandemiaren kudeaketarekin.
Ustekabeko pandemia ezezagun bat iristen denean, denok nahiko genuke epidemiologian, gaixotasun infekziosoetan, mikrobiologian, birologian… adituak, Osasun Publikoaren inguruan lanean urteak daramatzaten profesionalak, zeinek lidergo medikoa eta zientifikoa. Eta hori ez zen egin Euskadin. Eta ez zen izan, ez zeudelako, ez! Baizik eta arrazoirik gabe eta baldarki baztertu zituztelako pandemiak kudeatzen ez zekiten osasungintzako gestoreengatik ordezkatuta izateko. Hori Euskadiko Gaixotasun Infekzioso Berrien Aholku Batzordearen (Aholku Batzordea) sei aktetan egiazta daiteke. Sei akta horiek 2020ko urtarriletik apirilera egin ziren, eta legebiltzar-taldeek Eusko Jaurlaritzari eskatu zizkioten.
2016ko maiatzean, Jon Darpon Osasun sailburu, gaur egun Keraltyko zuzendaria, Aholku Batzordea sortu zen. Legezko xedapenean hauxe irakur daiteke
“Beharrezkoa da foro hori sortzea, ahalik eta baliabide koordinazio gehien lortzeko eta osasun-zentroak eta profesionalen koordinazioa sustatzeko, gaixotasun infekzioso berriez kaltetuak daudenak, ahalik eta hoberen artatzeko.”.
BOPV. 2016ko maiatzaren 25a.
2020ko apirilean, Murga sailburuak erabaki zuen pandemiaren aholkularitza Zuzendaritza Batzordeari eman behar zitzaiola, kudeatzaileek osatua, eta ez Aholku Batzordeko adituei.
2020ko urtarrilean, Aholku Batzordea Osasun Publikoan esperientzia luzea zuten profesionalek osatzen zuten, hala nola epidemiologoek, mikrobiologoek, gaixotasun infekziosoetan espezialistek eta abarrek. Profesional horiek guztiek oposizio-lehiaketa bidez lortu zituzten plazak, eta ez zuten mendekotasun politikorik. Aitzitik, Zuzendaritza Batzordeko kideak kudeaketaz soilik arduratzen ziren, eta ez zuten irizpide mediko-zientifikorik osasun-larrialdi bati aurre egiteko; Euskadin 9.000 bizitza baino gehiago eraman dituena, milaka pertsona gaixotu dituena eta askori COVID iraunkorrak limitazioak eragin diona. Aipatu beharra dago, Eusko Jaularitzako administrazioek behar ez bezala artatutako erakunde poliedrikoa dela.
Zuzendaritza Batzordearen ezaugarri deigarri bat Gurutzetako Ospitaleko ordezkaririk ez egotea zen, Euskadiko ospitale-egitura publikoaren bereizgarria dena.
Hala eta guztiz ere, autonomia-erkidego eredugarria izan al ginen COVIDa kudeatzen? Bakoitzak erabaki dezala, baina ukaezina da osasun-langile guztien ahalegin izugarria. Ondorioak, oso tragikoak, grafiko sinple batean jaso daitezkenak:
Jarraituko du…
Azaleko irudiaren kreditua. Iturria: Fusion Medical Animation-en argazkia Unsplash-en