Duintasunez Hiltzeko Eskubidea
Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteak 40 urte daramatza pertsona guztiei, salbuespenik gabe, bizitza duintasunez amaitzeko aukera emango dieten eskubideak eskatzen.
Pazientearen nahiak -ahoz adierazi baditu edo, batez ere azken borondateen dokumentuan- errespetatu eta aplikatu daitezela exijitu dugu. Dagoeneko aitortuta dauden osasun-eskubideez ari gara, esaterako pazienteak jaso edo baztertu nahi dituen zainketa eta tratamenduez, zainketa aringarriez, eta osasun egoera onbidera itzularazi ezineko moduan hondatzen bazaio, eutanasiaren bidez bizitza eteteaz.
Osasun publikoaren sistemaren narriatzen ari den honetan, gero eta zailagoa da bizitgzaren amaieran eskubide horiek baliatzea, langile nahikorik ez dagoelako, dauden lan-gainkarga pairatzen dutelako., aldi baterakotasun erregimenean daudelako, artatzeko denbora gutxi dutelako, heriotzaren tratamenduari buruzko prestakuntzarik ez dagoelako, etab. Osakidetza zentro pribatuetara zerbitzuak kanporatzeko duen politika, zerbitzu publikoak berrantolatze guztiz desegokia (adibidez, itxi egin dute San Martingo Etengabeko Arreta Gunea, eta, ondorioz, neurriz gain bete da Gateizko bakarra, Olagibel kalekoa). Horren ondorioz, paziente askok Araban utzi duten larrialdietako zerbitzu bakarrera jo behar izan dute, Txagorritxukora. Horrren guztiaren ondorioa?, pazienteak mukuru, orduak eta orduak itxaron behar lotsagarri batean. Larrialdetako langileak egunero biltzen dira kalean protestan, jakinarazteko ezin dutela zerbitzu egokirik eman, espezialitateak lekuz aldatzen diren arren, langili-kopurua ez dela handitzen. Gure babes erabatekoa adierazi nahi dugu langile horiei.
Pazientearen eskubide guztiak errespeta daitezen lortzea, eta, batez ere, bizi-amaiera duina, osasun-sistema publikoak behar bezala funtzionatzearen mende dago, horren mende bakarrik.
Borrokan jarraituko dugu, pertsona guztientazko, salbuespenik gabe, kalitatezko zerbitzua eskatzen. Onartezina da sistema publikoa hondatzen uztea, erritmo bizi-bizian hondatzen, merkatuko irizpide ekonomizistak eta interesen irizpideak mende jartzearn ondorioz.
Gure osasun-sistema publikoa (Osakidetza) defendatu eta hobetzearen aldeko ekimen eta aldarrikapenak babesten jarraituko dugu, bai elkarte gisa, eta baita bazkideok herritar ere bagaren aldetik
Arabako DMD-DHE elkartea