Bazenekien…
1…Mutualitateak enpresaburuen enpresa pribatuak direla, eta ia esklusiboki finantzatzen direla Gizarte Segurantzako kotizazioen diru publikoarekin? Hala, 14.000 milioi euro jaso zituzten 2021ean. Horietako asko prozesu judizialetan sartuta dadue, diru publikoa iruzurrez erabiltzeagatik.
2…Mutualitateek proposatu hitzarmen bat dagoela autonomia-erkidego guztietan aurkeztua, eta dagokion Osasun Sailak sinatuz gero, mutualitateen esku utziko lukeela langileen, soldatapekoan eta autonomoen Osasun Arreta, Osasun Sistema Publikotik kanpo utziz?
3…..mutualitateen proposamena gauzatuz gero, etorkizuneko osasun-sistema publikoak baliabide ekonomiko gutxiago izango dituela haurrak, erretiratuak, enplegurik gabeko pertsonak, lan irregularra eta abar artatzeko, eta horrek desberdintasun sozial handiagoak sortuko dituela osasunean?
4….mutualitateen proposamen hau osasun-sistema publikoa pribatizatzeko nazioarteko estrategia neoliberalaren beste pieza bat dela, Lehen Mailako Arertaren narriaduratik eta desegitetik hasita, herritarrak aseguru medikoak kontratatzera behartuz eta mutuei garrantzi handiagoa emanez? AEB bezalako osasun-eredu baterantz goaz, izugarri garestia, diskriminatzailea eta batere eraginkorra ez dena.
5….Mutualitateek langileen kontingentzia arruntei arreta emateak suposatezen duen kostua Osasun Sistema Publikoak ordainduko lieketela mutuei, eta diru horren zati handi bat irregularki joango litzatekela osaun negozio pribatuetara?
6….1986ko Osaun Lege Orokorrean arabera, posible dela mutualitateen baliabideak osasun-sitema publikoan integratzea, mobilizazio handi bati esker Ubarmin kinikarekin Nafarroan eginz zen bezala?
Informazio gehiago nahi izanez gero, joan hitzaldira: Mutuas, el negocio de la salud. (gaztelaniaz izango da).
Hizlaria: Iñaki Moreno Dk. Laneko Medikua. Nafarroako Osasunaren aldeko plataformako kidea.
Eguna:
Ekainak 12an
Ordua:
19:00
Lekua:
Aldabe Gizarte-etxea
Sarrera doan Areto Nagusiko bete arte