Bezeroak, pazienteak eta Euskadiko Osasun Ituna
Gutxi behar izan du Martinez sailburuak pazienteen presentzia irudikatzeko Osasunaren Euskal Itunean eta ondo baino hobeto daki ezin dituela euskal osasungintzako sindikatuak ondoan izan, ez eta gobernuan ez dauden alderdi politikoak eta beste hainbat ere, itunaren porrot horren ondorioz.
Baliteke irakurle batzuk faltsuki ordezkatuta sentitzea “pazienteak pozik eta eskertuta” daudela dioten horrelako albisteetan.

Badirudi beharrezkoa dela hitzak zehaztasunez erabiltzea, nahasterik ez sortzeko.
Osasunaren Mundu Erakundeak dio osasuna erabateko ongizate fisiko, mental eta sozialeko egoera dela, eta ez bakarrik gaixotasunik eza.
Gure osasuna ondo ez dagoenean medikuarengana joaten gara, batez ere Lehen Mailako Arretara, arazoa konpondu eta laster osasuna berreskuratuko duelakoan. Horrela egiten dugu Osasun Publikoaren erabiltzaile guztiok.
Osakidetzan, erabiltzailea bere zerbitzuak erabiltzen dituen pertsona da. Erabiltzailea osasuntsu egon daiteke eta bere osasun-zentrora joan daiteke informazioa eskatzeko, prebentzio-jardueretan parte hartzeko edo osasun-prestakuntza jasotzeko. Noiz jotzen da erabiltzailea pazientea edo gaixoa dela? Medikuntzako terminoen hiztegiak (Real Academia Nacional de Medicina) honela definitzen du gaixoa: “gaixotasun bat duen pertsona, hau da, ongizate fisikoa, mentala eta soziala galdu duena”, eta paziente bat da “arreta medikoa jasotzen duena edo jasoko duena, gaixotasun bat izateagatik edo prebentzio-helburuekin”.
Sarrera semantiko hori guztia garrantzitsua izan daiteke Osasunaren Itunean erabiltzaile osasuntsu eta gaixoen benetako ordezkaritza azaltzeko.
Pazienteen Erakundeen Plataforma (PEP)
Euskal Osasun Itunaren Mahaian, Osasun Sailak gonbidatuta, Pazienteen Erakundeen Plataformak (PEP) parte hartzen du. Bertan, kronikotasuna da plataformako kide diren erakundeen izendatzaile komuna. Erakunde horiek gaixotasun onkologikoekin, diabetesarekin, osasun mentalarekin, hanturazko gaixotasun immunomediatuekin, gaixotasun neurologikoekin, gaixotasun arraroekin, kardiopatiekin, giltzurrunetako, gibeleko eta bihotzeko gaixotasunekin, HIESarekin, espektro autistako nahasmenduarekin, muineko lesioekin eta garuneko kaltearekin lotutako patologiak adierazten dituzte.
Pedro Carrascal da Osasun Itunaren Mahaian PEPren ordezkaria, plataforma horren zuzendari nagusia 2022ko urritik.
PEP irabazi-asmorik gabeko erakundea da, baina lobby-a egiten du administrazioaren, osasunarekin lotutako enpresen eta farmazia-industriaren arteko esleipen ekonomikoak errazteko. PEPrekiko loturetako bat Farmaindustria eta haren plataforma Somos pacientes da.

Bideo hau Carrascal jaunak Somos pacientes-rekin duen harremanaren adibide bat da.
Carrascal jaunak honako hau dio bideoan:
«consiguió aglutinar en un momento muy interesante al movimiento asociativo y cubrir su necesidad de visibilización, contribuyendo a poner en valor el trabajo de las organizaciones de pacientes».
Deusto Business School.
PEPren loturak ez dira soilik Farmainduluarekin, baita Deusto Business Schoolekin ere.

Era berean, ez da kasualitatea Patricia Arratibel Deustuko Business School Health arloko zuzendaria izatea, Euskal Osasun Itunaren Mahaian Sailari egiten dion aholkularitza-lana (ez-ofiziala) ezagutzen baita. Baina Instituto de Salud y Estrategia (SI-Health) zuzendaria eta sortzailea ere bada, Rafael Bengoa Osasun sailburu ohiarekin batera. Izan ere, ekainaren 26an, Euskal Osasun Itunaren azken bileraren bezperan, mahaia ez uztera gonbidatu zituen parte-hartzaile guztiak, eta itun politiko baten beharra aipatu zuen, eta Osasuna Zainduz programa justifikatzen jarraitu zuen, Azkunaren eta beraren garaian Osakidetza pribatizatzen hasi baitzen.

Osasun sailburu ohiek ez dute Itunari buruzko adierazpenik egin eta osasun pribatuan jarraitzen dute: Inclan (Quirón Salud), Darpón eta Azua (Keralty), eta Sagardui (Vithas).
OPA Herri Plataformak
Bestalde, Oasungintza Publikoaren Alde Herri Plataformak (OPA Herri Plataformak) erakundean sartuta dauden elkarteak alderdi politikoen edo sindikatuen jarraibideetatik independenteak diren hainbat herritar-elkartek osatzen ditugu. Gure helburu bakarra osasun publikoa defendatzea da, eta Euskadiko osasun-erabiltzaileei ahotsa eta ordezkaritza ematea. Hasieran ez genuen deialdirik egin, eta Euskal Osasun Itunaren Mahaian aktiboki parte hartzea eskatu genuen, baina Martínez sailburuak erabat baztertu zuen.
Osakidetzako erabiltzaileen presentzia manifestaldietan oso inportantea izan da, ez bakarrik Araban, baita Bizkaian eta Gipuzkoan ere.
Osasun Itun honetan, funtsezko gaia izan da ea pribatizazioaren eta kanporatzearen bidetik jarraitzen den, edo Osakidetzari baliabide ekonomiko gehiago eta zerbitzu gehiago ematea. Argi utzi du zein izan den PEParen jarrera. Confebask ere egoera horretan dago, baina disimulurik gabe eta pazienteen onura aipatu gabe.
Gu Osakidetzaren hobekuntzaren alde gaude, eta ez osasun pribatuaren onuraren alde.
Euskadiko Osasun Ituna
Ildo estrategiko horretan parte hartu dutenen artean daude: Patricia Arratibel (Deusto Business School), Pedro Carrascal (PEP), Karmele Garro (Esklerosi Anizkoitza Bizkaia eta PEP), gaixotasun arraroen eta gaixotasun mentalen elkarteetako ordezkariak, PEPekoak. Medikuak eta erizainak ere badaude, PNY eta PSEko legebiltzarkideak, baina ez auzo-elkarteetako ordezkaririk, ez osasun publikoaren aldeko ordezkaririk.
Hauxe da ildo estrategiko horren izenburua: “Eztabadida eta erabaki partekatuak hartzeko aukera: osansu-sistemaren kudeaketan herritarren parte-hartzea eta gardentasuna bultzatzea“.
Ezarri diren helburuek osasun-sistema eraldatzea dute helburu, parte-hartzaileagoa, pazientearengan zentratua eta gardenagoa izan dadin, ekitatearen eta irisgarritasunaren ikuspegi sendoarekin, eta aspalditik falta dena eta salatu dena adierazi besterik ez dute egiten: herritarren ordezkaritza eta gardentasuna.
Helburu horiek, teorian, zuzenak dira, baina ez dute konpromiso zehatzik.
- helburua: Gobernantza parte-hartzailea eta erakunde-konpromisoa. Lege-politika- eta erakunde-esparrua finkatzea, erabakiak hartzeko maila guztietan egituratutako herritarren parte-hartzea bermatzeko, osasun-sistema publikoan modu inklusiboan eta jasangarrian.
- helburua: Parte-hartzearen artikulazioa gizarte- eta elkarte-egituraren bidez.
- helburua: Gardentasuna, komunikazioa eta informazio baliagarrirako sarbidea erabakiak hartzeko prozesu partekaturako.
- helburua: Parte-hartze kultura irekia sustatzea, herritarren ahalduntzea.
- helburua: Pazienteen eta herritarren esperientzia sistematikoki txertatzea laguntza-hobekuntzako, ikerketako eta osasun-berrikuntzako prozesuetan,Pazienteen eta herritarren esperientzia sistematikoki txertatzea.
- helburua: Ekitatea, gardentasuna eta irisgarritasuna laguntza-prozesuetan eta parte-hartzean.
- helburua: Paziente eta Erabiltzaileei Arreta emateko Zerbitzua indartzea.
Medikamentu garestiak edo teknika diagnostiko garestiak behar dituen gaixotasun kroniko, tratagarri baina sendaezina duen pazientetzat hartzen baduzu zeure burua, agian onuraren bat lortuko duzu itun honekin. Erabiltzailea bazara, ikusiko duzu ez duzula ezer irabazi eta, guztion artean, osasun publikoaren pribatizazioa eragotzi behar dugula, kalitatezkoa izan dadin eta ez karitatezkoa.