Sailburua edo egia sahiesteko artea
Osasunarekin lotutako azken asteetako albisterik harrigarrienetako bat izan da Jesús Sánchez Etxaniz pediatrak, Gurutzetako ospitaleko zainketa aringarri pediatrikoen unitateko arduradunak, 4 urteko neskato bat lanorduetatik kanpo bere bizitzaren azken prozesuan artatzeagatik jasotako ohartarazpena. Ez dakigu zein arduradun hierarkikok kargu hartu dion, termino anbiguoa, halakorik badago, ez eta pertsona hori zerk bultzatu duen jarduera profesional, eskuzabal, etiko…