Duela bost urte baino gehiago (2019ko urria), Osakidetzak San Martingo EAG itxi zuen, ez zela beharrezkoa, ospitale-larrialdia eta Olagibelgo EAG nahikoak zirelako argudiatuz. Errealitatea oso bestelakoa da. 2022ko otsailaz geroztik, Txagorritxuko Larrialdi Zerbitzua da Gasteizko biztanleek bat-bateko larrialdiak artatzen dituzten ospitale bakarra, eta Olagibeleko EAGk arreta ematen du, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko bostetatik gaueko 12etara, eta asteburu eta jaiegunetan, goizeko 9etatik gaueko 12etara. Egoera horrek Txagorritxuko larrialdietan kolapsoa eragin du; izan ere, osasun-zentroetan edo EAGetan artatu behar diren hil ala bizikoak ez diren larrialdiek, Txagorritxuko larrialdia kolapsatu egiten dute.

Pradales lehendakariak Gasteizen EAG berri bat irekitzeko konpromisoa hartu zuen apirilean. Irailaren 20an, Alberto Martínez Osasuneko sailburuak iragarri zuen Gasteizerako bigarren EAG bat irekiko zela Lakuabizkarran. Promesak paper bustian geratu dira, eta Osasun Sailak ohartarazi zuen bigarren EAG hori giza baliabideen eskuragarritasunaren araberakoa izango zela.

Onartezina da egun hauetan bete gabeko promesekin jarraitzea; horregatik, kalera aterako gara Gasteizko bigarren EAG berehala irekitzeko exijituz, giza baliabide nahikoekin eta ohiko EAG ordutegiekin, herritarrei osasun-arreta egokia bermatzeko eta Txagorritxuko Larrialdi Zerbitzuak kronikoki jasaten duen gainkarga arintzeko.