| |

Desgaitasun fisikoa, eskubide guztiak

Osasun-arreta egokia izateko eskubidea, aurreiritziek eta estereotipoek zuzentzen ez dutena, eta desgaitasunagatik, sexuagatik, adinagatik edo beste edozein arrazoirengatik DISKRIMINAZIORIK EGIN GABE. Osasun-arreta segurua, indarkeriarik gabea, kalitatezkoa eta gogobetegarria izateko bermea, pertsona bakoitzaren premiei eta inguruabarrei erantzungo diena, erabakitzeko eta beharrezko informazio guztia izateko eskubidean oinarrituta.

PERTSONA GUZTIEK OSASUN-SISTEMAREN PRESTAZIOAK, PROBA DIAGNOSTIKOAK ETA TRATAMENDUAK ESKURATZEKO BERMEA, diskriminaziorik gabe eta gainerako herritarren baldintza berberetan.

IRISGARRITASUN-BALDINTZAK ZIURTATZEA sarbidean, arretan, tratamenduetan, azpiegituretan, gailuetan, proba medikoetan eta diagnostikoetan eta abarretan osasun-arretako zentro eta maila guztietan (lehen mailakoa, ospitalekoa, larrialdietakoa…). Arartekoak “Irisgarritasun-diagnostikoa EAEko ospitaleetan desgaitasuna duten pertsonentzat” dokumentuan identifikatutako gabeziei eta zailtasunei atzerapenik gabe helduz, baita beste zentro, gailu eta espazio batzuetan identifikatutakoei ere.

ESPEZIALITATE GUZTIETARAKO SARBIDEA BERMATZEA, sexu- eta ugalketa-osasuna nabarmenduz; izan ere, gizonei eta, batez ere, desgaitasuna duten emakumeei, historikoki, sarbidea eta arreta zaildu zaie.

LAGUNTZA-PRODUKTUEN, LAGUNTZA TEKNIKOEN ETA MATERIAL ORTOPROTESIKOAREN (katalogo ortoprotesikoa) ESKURAGARRITASUNA ETA ESKAINTZA HOBETZEA. Zabaltzea, dibertsifikatzea eta pertsonalizatzea bermatzea, berrikuntza teknikoak eta teknologikoak txertatuz.

Laguntzen zenbatekoak ezartzea, desgaitasunaren gainkostu ekonomikoa kontuan hartuta, eta bidezko baldintzak bermatzen dituzten araudietako elementuak integratzea.

GIZARTE-ZERBITZUEN SISTEMAREKIN KOORDINAZIO EGOKIA ZIURTATZEA, ETA KRONIKOTASUN-EGOEREI ARRETA EMATEKO “ESPAZIO SOZIOSANITARIO” ERAGINKOR BAT SORTZEA. Arreta berezia indarkeria matxistak eragindako ezintasun larriagotuen edo gerora gertatutakoen kasuan, errehabilitazio-zerbitzuetan erantzun zehatzak eta eraginkorrak bermatuz, bai eta ospitaleko alten ondoren behar diren baliabideak ere.

Eginaren eginez

Similar Posts